Euskera

Unibertsitate eta ikertegietatik mobilizazio demokratikoen aldeko manifestua

Behean sinatzen dutenak, irakasleri eta ikertzaile, administratzaile eta zerbitzu langileria, eta unibertsitate nahiz ikertegietako ikasleria, estatu espainolean gertatzen ari diren mobilizazioen alde agertzen dira:

Maiatzaren 15-etik aurrera milaka pertsona (gehienak gazteak), demokrazia gehiago eta merkatu gutxiago eske, gure herrialdearen kaleak eta enparantzak okupatzen ari dira. Jende asko haserretu gara eta kalean gure haserrea erakusten ari dugu. Gelditzen zaizkigun ametsetatik bat bete izan da, eta amesten uzten ez badigute, ez diegu lo egiten utziko.

Unibertsitatearen jende asko era aktiboan parte hartzen ari gara aldarrikapen honetan, zeina indar handiz sortzen ari den.

Nahiz eta komunikazio bideen, hauteskunde batzar, eta poliziaren zailtasunak izan (edo beharbada haiei esker), kontzentrazioak, kanpaldiak eta fakultate, lan zentro, herri eta auzoetako zabalkunde sareak, maiatzak 22-raino, igandea, suertatuko dira.

Mugimendu hau jarrai dezan espero dugu eta zin egiten dugu gure unibertsitateetatik prozesu demokratikoak sustatuko ditugula.

Azkenik, deialdi honekin jendeari bere indar guztiarekin mugimendu hau eta demokrazia gehiago eraikitzera eta merkatuen diktadurarekin amaitzera animatu nahi dugu.